BEC emozionatu du Lujanbiok, beste behin

Goizeko saioko bertsoaldi hunkigarriena izan da orain arte entzule askorentzat Maialen Lujanbioren kartzelako lana.

Maialen Lujanbio gaur goizeko saioan. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 17a
16:45
Entzun

"Atetik sartu zarenean isildu egin dira denak" izan da kartzelako gaia, bertsolariek nahi zuten doinuan hiruna bertso botatzeko. Maialen Lujanbiok etxetik alde egin eta gero gabon gaueko afarian itzuli den emakumezko baten rolean kantatu du. Hona ariketan bota dituen hiru bertsoak:

Zuek familia afari hontan

gaur bildurik elkarrena

gabon gaueko betiko-ohitura

mingots honek dakarrena

nere aulkirik etzegon hutsik

ta horixe da txarrena

baina hemen nator alaba ardi beltz

mespretxatua errena

aspaldi ikusi ez nauzuena

ezta hori zuen pena

nahikoa arazo eman nizuen

esan behar bada dena

ta luzerako aldegin nuen

banun ta aski problema

kasu batzutan ihesa baita

aukera zentzuzkoena

 

Jada ez dira ez 80ak

baina neri errepara

azala zimel kolore zuri

ai inork ez nau anpara

badakizue ze hauts horizta

sartu ohi den zainetara

haren bila ta harekin beti

berdintsu zein eratara

hainbeste oker egin dut hemen

hau jakina ez al da ba

burua makur ta lotsaz gorri

jo dut etxeko aldaba

amari hainbeste gauza lapurtu

nizkion len eta hara

zure pitxirik eztakar baina

hemen da zure alaba

 

Gaztea nintzen ederra nintzen

gure herriko erregin

dena lorea behar zuena

bilakatu zen erremin

ta bizioa ta desioa

batzutan bereizi ezin

kontrolatzen dut neuk neurtuko dut

nik neronen baitara zin

baina zortzeak bizkarra eman

familiak ere muzin

etxera bueltan gaur umil nator

irrifarretsu atsegin

barkamen eta azalpen beharrik

ez daukazue nerekin

ta neri ere mesedez utzi

isilik geratu nadin

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.