kultura

Begirada garaikideak martiriari

San Sebastian santu kristaua ardatz duten 45 artistaren lanak izango dira ikusgai bihartik Donostian, Kubo-Kutxa aretoan

Ainhoa Sarasola.
2011ko urtarrilaren 18a
20:04
Entzun 00:00:0000:00:00
Soldadu zela gorputza geziz josi ziotenekoa da San Sebastianen bizitzaren pasarte ezagunena eta irudikatuena. Sakrifizioaren sinbolo bihurtu du pasarte horrek santu kristaua, eta artista askoren arreta erakarri izan du irudiak. Santuari buruzko askotariko irakurketak eskaintzen dituzten artelanak bildu, eta San Sebastian. Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imajinario garaikidea erakusketa zabalduko dute bihar Donostian, Kubo-Kutxa aretoan.

Guztira, 45 artistaren 76 sormen lan bildu dituzte; haietariko bakoitzak martiriaren inguruko bere interpretazioa egin du eskultura, margolan, argazki nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza, Bizente Ameztoi, Jose Guinovart, Guillermo Perez Villalta eta Bill Violaren lanek osatzen dute erakusketa.

Bihartik martxoaren 27ra bitarte izango da zabalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.