Bertsolaritza

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Txapelketako bigarren finalaurrekoa

Finalerako txartela lortu du Oiartzungo saioa irabazita. Alaia Martin izan da bigarren. 

Berria
2019ko azaroaren 24a
20:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatu da, gaur Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalaurrekoa irabazi eta gero. 

506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, bigarren Alaia Martin izan da. 

SAILKAPENA 

Beñat Gaztelumendi Arandia…..506 pt.

Alaia Martin Etxebeste………….493,5 pt.

Ane Labaka Mayoz……………...472,5 pt.

Asier Azpiroz Iztueta…………….463 pt.

Iñigo Mantzizidor Larrañaga…...453 pt.

Amaia Iturriotz Etxaniz………….438 pt. 

Aurreneko finalaurrekoa Agin Laburuk irabazi zuen gaur zortzi, eta hori ere finalean izango da, abenduaren 14an, Donostiako Ilunben. Hirugarren eta azken finalaurrekoa datorren igandean da, bertsolari hauek ariko dira kantuan: Beñat Lizaso, Haritz Mujika, Iban Urdangarin, Jokin Uranga, Jon Maia eta Oihana Iguaran. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.