kultura

Beneditarren artxiboa Lazkaon geldituko da

Eraikin berria egingo dute. Gaur sinadu dute Foru Aldundiarekin eta Udalarekin finantziazio akordioa.

2007ko apirilaren 20a
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Lazkaoko (Gipuzkoa) fraide beneditarren artxiboa herrian bertan geldituko da, Goierriko Hitza-k bere webgunean dioenez. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udalarekin lortutako akordioaren arabera, artxiboak egoitza berria izango du Lazkaoko komentuaren ondoan. Gaur sinatu dute hitzarmena.

Eraikina egiteko 720.000 euro erabiliko dituzte. Zatirik handiena, Aldundiak ordainduko du (600.000 euro). Gainontzeko kopurua, Lazkaoko Udalak.

Argazkian, beneditarren artxiboak izango lukeen itxura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.