Berasategiren 'Kalabaza tripontzia' proiektatuko dute gaur Tabakaleran
ZINEMA. Juanba Berasategi zinemagile eta diseinatzailea omenduko dute Euskadiko Filmategiak eta Zinemaldiak elkarlanean gaur, Donostian. Euskarazko animazioaren ikur izandako Kalabaza tripontzia filma proiektatuko dute horretarako. Berasategik zuzendu zuen 1985ean estreinatutako pelikula hura. Donostiako Tabakalera zentroan egingo dute proiekzioa, eta 19:00etan hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu