Musika

Bere lanaren antologia plazaratu du Oskarbi taldeak

Bi CDtan jasotako 34 kanturen bidez bere ibilbide luze eta oparoaren lagin ederra jarri du jendearen eskura Oskarbi taldeak. Elkar-ekin argitaratu du 'Esperantzari leiho bat' izeneko antologia, eta azaroaren 26an lan hori aurkezteko kontzertua emango du Irungo (Gipuzkoa) Amaia antzokian.

2004ko urriaren 28a
19:20
Entzun
Ia orain 40 urte, 1966an, sortu zen Oskarbi taldea eta bide luzea egin zuen 1984an ofizialki erretiroa hartu zuen arte. Nolanahi ere, halamoduzko erretiroa, gaur arte elkarrekin kantatzeko eta tarteka emanaldiak egiteko batzen jarraitu baitute Oskarbiko kideek. Denbora horretan guztian jende askoren buru-bihotzetan txertatu diren sei disko eta kantu andana luzea utzi dituzte.

Gaur, berriz, zazpigarren diskoa,'Esperantzari leiho bat' antologia, aurkeztu dute Elkar argitaletxearen eskutik. Ibilbide oparo horretako 34 kantu bildu dituzte bi CDtan, Oskarbiren lanik esanguratsuenak.

34 abesti horietatik 26 lehendik grabatuta zeuden bezala jasotzen dira antologian, eta beste zortziak berriro grabatu dituzte. Horietatik bi 'Androkanto' eta 'Eskutari' aurretik ere grabatuak zituzten, eta beste seiak aurreko diskoetan ageri ez diren kantuak dira.

Oskarbik kontzertua emango du azaroaren 26an Irunen, Amaia antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.