Bergmanni eskainiko dio atzera begirakoa Berlinalek
ZINEMA. Ingmar Bergmann zinemagile suediarrari (1918-2007) eskainiko dio atzera begirako zikloa aurten Berlinalek. Otsailaren 10ean hasiko da Berlingo zinema jaialdia. Bergmannen ibilbide oparoa berrikusiko dute, eta solasaldiak antolatuko dituzte haren lanak eta izaera aztertzeko. Besteak beste, Liv Ullman aktoreak parte hartuko du hitzaldi horietan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu