Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa; 1951) idazlearen Soinujolearen semea liburuak irabazi du Italian Grinzane Cavour saria, atzerriko narratibaren arloan.
Orain Atxagaren lana 'Irabazle handia' izateko lehian sartuko da. Ingo Schulze alemaniarra eta Ljudmila Ulickaja errusiarra izango dira beste bi kideak lehia horretan. Italiako eta handik kanpoko aditu batzuek hartuko dute parte bozketan.
Grinzane Cavour sarien 28. edizioa da aurtengoa, eta Piamonteko eskualdeak eta CRT Fundazioak antolatzen dute.
Kultura