Nafarroako hiriburuan izango da Ikusi arte Tour 2019 biraren azken geltokia. Berri Txarrak taldearen "etenaldi mugagabearen" aurreko azken kontzertuak badu eguna eta lekua: azaroaren 23an, Iruñea Arenan. Gaur astebete jakinarazi zuen taldeak 25 urteko bidea eteteko emateko erabakia, eta gaur eman dute azken kontzertuaren berri.
Sarrerak eguerdian jarri dituzte salgai, Interneten, baina salmenta martxan jarri orduko hasi dira arazoak. Izan ere, tarte batez blokeatuta geratu da webgunea, eta taldeak berak barkamena eskatu behar izan du sare sozialetan.
âš ï¸Ã‚ Zerbitzariak gainezka egin du eta momentu honetan arazoa konpontzen saiatzen ari gara. Pazientzia apur bat eskatzen dizuegu. Barka eragozpenak.
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
âš ï¸Ã‚ Atención: el servidor ha colapsado y estamos tratando de arreglar el problema. Os pedimos paciencia, disculpad las molestias.
"Berri Txarrak-ekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da". Halaxe jakinarazi zuen Gorka Urbizu gitarrista eta abeslariak datorren urtean mende laurden beteko duen taldearen pausoa. 1994an sortu zuten, Lekunberrin (Nafarroa), Aitor Goikoetxeak (bateria), Mikel Lopez Rubio-k (baxua), Aitor Orejak (gitarra) eta Gorka Urbizuk, baina jatorrizko taldetik Urbizuk baino ez du segitzen gaur egun. Azkeneko urteetan, berriz, David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) izan ditu taldekide.
Aurten, martxoaren 17an, 10.000 lagunen aurrean jo zuen taldeak Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta, orain dela hilabete, azaroaren 3an, San Mames estadioan aritu zen milaka lagunen aurrean, MTVk antolatutako jaialdiaren barruan.