Ez3kiel vs Hint, Berri Txarrak, Gojira, Izia, Rachid Taha, Mikel Urdangarin, Broken Social Scene, Balkan Beat Box, Casey, Rinoçérôse eta Gose taldeak ariko dira aurten Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalean, hamabosgarren jaialdian. Antolatzaileek gaur ezagutarazi dituzte parte-hartzaileak. Rock, metal, rap edo pop musika entzuko aukera egongo da, beraz. Talde gehiago iragarriko dituzte hurrengo asteetan.
Uztailaren 2tik 4ra izango da EHZ, Heletan (Nafarroa Beherea). Aurreko urteetan bezala, nazioarteko ukitua eman diote ekitaldiari eta, euskal taldeez gain, Kanada edota Balkanetako taldeak etorriko dira. Antzerkia eta hitzaldiak ere egingo dituzte.
musika