Berri Txarrak taldeak disko hirukoitza aterako du 20. urtemuga ospatzeko

'Denbora da poligrafo bakarra' lanaren aurrerapen kantua, 'Lemak, aingurak', 'Badok.info' atarian egongo da entzungai astelehenetik aurrera

Berri Txarrak taldeak hiru estudiotan grabatu du lan berria. BERRI TXARRAK.
Erredakzioa
2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogei urte bete ditu aurten Berri Txarrak taldeak, eta, hori ospatzeko, «zerbait berezi» egitea erabaki du. 20 urte 20 abesti leloa buruan izanik lan egin dute Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek Haria bira amaitu zutenetik, eta horren emaitza, Denbora da poligrafo bakarra, disko hirukoitz formatuan kaleratuko dute. Etzitik aurrera disko berriko Lemak, aingurak bigarren singlea entzungai izango da Badok.info euskal musikaren atarian.

Diskoak bere berezitasunak izango ditu. «Musika etengabeko bilaketa dela sinetsita, bagenuen beste asmo bat: lan berriko abestiak hiru zatitan banatzea: hiru ekoizle arras ezberdinen eskutan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu (ia) kontrajarri, ez bada kantuaren alde egiten dutela denek». Hala, 2014an hiru grabazio saio egin ditu taldeak. Martxo-apiriletan Venicen izan zen (Kalifornia, AEB), Ross Robinsonekin (At The Drive On, The Cure); uztail-abuztuetan Madrilgo Reno estudioetan grabatu zituzten «pop zertzeladez» zipriztinduta zetozen abestiak Ricky Falkner ekoizlearekin (Standstill, Love of Lesbian, Lori Meyers), eta, azkenik, irailean AEBetara itzuli ziren Bill Stevensonekin (Black Flag, Descendents, The Lemonheads) grabatzera: «EP honetan kantu laburrak eta zuzenak dira nagusi: bi minutu inguruko bala azkarrak oro har, The Blasting Room estudio mitikoan, gela berean, estilo zaharrera astebetean grabatu eta nahastutakoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.