ELLIOTT MURPHY

Berrogei urte eginak dituen lana, berreskuratuta

2016ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ostirala 15: Iruñeko Zentral aretoa.

Larunbata 16: Sopelako Kurtzio kultur etxea.

Igandea 17: Bilboko BBK aretoa.

Aquashow (1973) izan zen Elliott Murphyren estreinakoa, Dylanen oinordekoen multzo handian sartu zuen lana. Diskoak 42 urte egin ditu jada, baina Murphyren diskoen artean gehien laudatu direnetakoa da oraindik, eta agian horregatik, iaz han bildutako hamar kantuak berriro grabatu zituen, konponketa berriekin (Aquashow Deconstructed). Murphy estatubatuar europartua urtero etorri ohi da Euskal Herrira —Parisen bizi da aspaldian—. Oraingoan, hiru kontzertu ofizialez gain, beste bat ere joko du. Asteazkenean The Second Act of Elliott Murphy dokumentala estreinatuko dute Donostian, Dock of The Bay jaialdian; saio akustikoa egingo du ondoren Trueba zinema aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE