Bertan behera gelditu da Gino Paoliren kontzertua
MUSIKA. Gino Paoli musikari italiarrak azaroaren 21ean Donostiako Viktoria Eugenian eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da, Paoliren agenda arazoengatik. Kantaria Danilo Rea pianistarekin aritzekoa zen. Sarreren dirua sarrerak erosteko erabilitako kanal beraren bitartez itzuliko dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu