Hilberria. Joxe Aierbe

Bertso jartzaile estimatua

Juan Luis Zabala
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxe Aierbe bertso jartzailea herenegun hil zen, Donostian, 78 urte zituela, eta atzo egin zituzten haren aldeko hileta elizkizunak Loiola auzoan. Donostiako Ametzagaña mendiko Ubegi baserrian jaioa zen Aierbe, eta arotza lanbidez. Bartolo Aierbe bertso jartzailea zuen aita —Auspoa bildumako bi libururen egilea—, eta harengandik hartu zuen zaletasuna. Joxe Aierbek 1997an eman zituen argitara bere bertso sortarik onenak, Auspoa bildumako Alako batean liburuan. Hiru urte lehenago, 1994an, Bertso Eguneko omenduetako bat izan zen, beste zazpi bertso jartzailerekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.