Zinema. Estreinaldiak

Beste film batzuk

2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun

'Desechos'

Zuzendaria: David Marques. Aktoreak: Fernando Tejero, Adria Collado, Eric Frances, Guillermo Toledo, Fele Martinez, Jose Luis Garcia Perez, Antonia San Juan, Antonio Pagudo. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2010. Iraupena: 92 minutu.

Berez, hau David Marquesen hirugarren film luzea da, baina En fuera de juego laugarrenaren ostean estreinatuko da. Komedia giroko istorio bat kontatu nahi izan du zuzendariak. Kiko eta Marcelino etxe txiki batean bizi dira, eta sos batzuk lortzeko, beste pertsona bat sartzea erabakiko dute. Afera da ez dutela beste logelarik, eta armairu bat alokatzea bururatuko zaie. Soto izeneko bat agertuko zaie, eta ez zaio armairu batean bizitzea inporta. Hortaz, pisukide bihurtuko dira hirurak. Laster batean, Kiko eta Marcelino ohartuko dira alokairua ordaintzeaz gain Soto beste diru iturri garrantzitsu bihurtzea ahal dela.

'The Guard'

Zuzendaria: John Michael McDonagh. Aktoreak: Brendan Gleeson, Don Cheadle, Liam Cunningham, David Wilmot, Rory Keenan, Mark Strong, Fionnula Flanagan, Dominique McElligott. Herrialdea: Irlanda. Urtea: 2011. Iraupena: 96 minutu.

Polizia bikoteen inguruko enegarren pelikula da honako hau, berezitasun nagusia da Irlandan gertatzen dela. Hain zuzen ere, Irlandako polizia baten eta FBIko agente baten arteko harremana da istorioaren ardatz nagusia. Irlandarraren lan egiteko moldeak ez dira batere konbentzionalak, eta misioa FBIko polizia aspergarri eta serio batekin partekatu beharko du. Bien artean, Gallway konterrian ari den trafikatzaile talde arriskutsu baten kontra joko dute. McDonaghen lehen film luzea da —anaia ere zuzendaria da—, eta Calexico talde handiak jarri dio musika filmari.

'Margaret'

Zuzendariak: Kenneth Lonergan. Aktoreak: Anna Paquin, Matt Damon, Mark Ruffalo, J. Smith-Cameron, Matthew Broderick, Jean Reno, Kieran Culkin, Allison Janney. Herrialdea: AEB. Urtea: 2011. Iraupena: 150 minutu.

Orain dela hamaika urte You Can Count Of Me film independentea egin zuen Kenneth Lorreganek, oso harrera ona eta sari ugari izan zituena. Denbora luze pasatu da bere bigarren lana egin arte, baina azkenean hemen da Margaret. Lisa 17 urteko New Yorkeko ikasle bat da, eta istripu bat eragin duela uste du. Ezbehar horretan emakume bat hil da. Horren ondorioz, bere inguruko guztien aurrean oso jarrera erasokorra izaten hasiko da; ezin du errealitate hori onartu. Independente etiketa badu ere, film honetan aktore ezagunek hartu dute parte, hala nola Matt Damonek eta Mark Ruffalok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.