Pandoran giro tirabiratsua dute. Tribu berri eta arriskutsu bat agertu da: Na'vi. Horren parte da Mangkwan klana —errautsen herria ere esaten zaio—, eta Varang da liderra. Jake eta Neytiriren familiak dolu prozesuan daude, eta, bitartean, tribu arriskutsu horri aurre egin beharko diote; izan ere, Pandorari mehatxu egin diote. Horrek guztiak gatazka handia sortuko du.Â
Beste planeta batean bizi diren pertsonaia urdinak dira sagako protagonistak. Espezie bitxi horren inguruko istorio bat dela eman dezakeen arren, giza espeziearen inguruko filma dela azpimarratu du zuzendariak behin baino gehiagotan. Lehenengo filma grabatu zutenetik, zuzendariak argi izan du une oro zer balio helarazi nahi izan dituen: ondokoa onartzea, enpatia, konexioa eta mundu naturalarekiko errespetua.
Hala ere, noizbait aitortu izan du bakearen alde egiten duen arren ekintzaz edo akzioaz «gozatzen» duela. Filmean ikus daiteke Cameronen pentsamendu hori; izan ere, tulkun deituriko pertsonaia batzuk daude: indarkeriaren aurkakoak dira, baina, desagertzeko arriskuan daudenean, indarkeria erabiltzea beste aukerarik ez dute izango.Â
Zientzia fikzioari lotuta egin du James Cameronek (Kapuskasing, Kanada, 1954) bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, eta horren isla da Avatar saga. 2009. urtean estreinatu zuen lehena: Avatar. Bigarrena, berriz, hamahiru urte geroago estreinatu zuen, 2022an: Avatar: The Way of Water. Hasiera-hasieratik, bidelagun izan ditu hainbat aktore; horietako batzuk dira hauek: Zoe Saldaña, Sam Worthington eta Stephen Lang. Lehen lana estreinatu zenetik, horiek izan dira gainontzeko filmetako protagonistak ere.Â
Dirutza filmetarako
Avatar: The Way of Water (2022)Â filmaren jarraipena da Cameronen azken lana. Hurrengo bi sekuelak estreinatzeko data posibleak ere iragarri dituzte jada, nahiz eta ziurtatu gabe dagoen sagak jarraipenik izango duen: Avatar 4, 2029ko abenduan, eta Avatar 5, 2031ko abenduan.
Edonola ere, Cameronek hainbat elkarrizketetan kontatu du film horiek egitea «oso garestia» dela. Ideia bat egiteko, esate baterako, azken filma egiteak 340 milioi euro inguruko kostua izan du. Diru kantitate handia dela eta, zuzendariak adierazi du azken filmetik jasotako dirua zenbatekoa den ikusi beharko duela lehendabizi, hurrengo pelikulak filmatzen hasi baino lehen. Oraingoz, ez da horretan pentsatzen hasi.
'Avatar: fire and ash'
Zuzendaria: James Cameron. Gidoilariak: James Cameron, Rick Jaffa, Amanda Silver. Aktoreak: Sam Worthington, Zoe Saldaña, Stephen Lang, Oona Chaplin. Argazkia: Russell Carpenter. Generoa: Zientzia fikzioa. Urtea: 2025. Iraupena: 195 minutu. Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak. Estreinaldia: Etzi estreinatuko da.Â
Beste estreinaldi batzuk:

'Vie privée'
Zuzendaria: Rebecca Zlotowski. Gidoilariak: Rebecca Zlotowski, Anne Berest, Gaelle Mace. Aktoreak: Jodie Foster, Daniel Auteuil, Mathieu Amalric. Argazkia: Georges Lechaptois. Generoa: thrillerra. Urtea: 2025. Iraupena: 105 minutu. Herrialdea: Frantzia.
Jodie Foster aktoreak Lilian Steiner psikiatra antzeztu du Zlotowskiren azken lanean. Haren paziente batek asteak daramatza kontsultara joan gabe. Steiner ziur dago hura erail egin dutela, baina ez daki nork. Beraz, pazientearen bizitza pribatuaren inguruan ikertuko du. Ikerketak haren alabarengana eta senarrarengana eramango du zuzen-zuzenean.
Zuzendaria eta gidoilaria: Francois Ozon. Aktoreak:Â Benjamin Voisin, Rebecca Marder, Pierre Lottin, Denis Lavant. Argazkia: Manuel Dacosse. Generoa:Â drama. Urtea: 2025. Iraupena:Â 120 minutu. Herrialdea: Frantzia.'L'Etranger'
Â
1942. urtean Albert Camus idazleak argitaratu zuen Arrotza nobelan dago oinarrituta filma. 1930eko hamarkadan dago kokatuta, Aljerian. Meursault da protagonista; 30 urte inguru ditu, eta bere inguruko errealitatea ez zaio axola, zentzugabea iruditzen baitzaio. Hori dela eta, arrotz sentitzen da bere ingurune propioan.
Zuzendaria eta gidoilaria: Lluis Miñarro. Aktoreak: Marisa Paredes, Oriol Pla, Emma Suarez, Francesc Orella. Argazkia: Jimmy Gimferrer. Generoa: drama. Urtea: 2025. Iraupena: 120 minutu. Herrialdea: Frantzia.'emergency exit'
Â
Hiri bateko autobus geltokian, hamalau pertsona autobus batera igo dira: zortzi zenbakia duen autobusera. Helmuga bitxia du: ingurabidea. Bidaiariek zailtasunak izango dituzte bertatik ihes egiteko. Batera igaro beharko dituzte hainbat ordu; beraz, bidaia entretenigarriagoa izan dadin, beren identitatearen inguruko istorioak asmatuko dituzte.