Bi alokairu mota eta babesle pribatuak diru iturri

Igor Susaeta.
Donostia
2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Orain lau urte hasi ziren eraikina zaharberritzen, eta horrek 56 milioi euroko kostua izango du azkenean, Ane Rodriguezen esanetan. «Haritz [Azkarraga] kudeatzailea eta biok heldu ginenean, kopuru horretara jaitsi zen zifra». Gauza bat da gunearen programazioa diseinatzea, eta beste bat eraikinak, behin martxan dagoenean, sorrarazten dituen gastuei aurre egitea. «Gure helburua da gastu finkoak bizilagun guztion artean ordaintzea: gasa, argindarra, segurtasuna, garbitasuna, aseguruak... Etxepe batean bezala, alegia». Baina, bizirauteko, diru iturri propioak ere behar ditu Tabakalerak. Horretarako, hiru bide urratu nahi dituzte, Rodriguezek azaldu duenez. Batetik, Aukera espazioak deitutakoak alokatzea —horien jabeek gastu finkoei aurre egiten lagunduko lukete—; bestetik, jarduera pribatuetarako espazioak alokatzea; eta, azkenik, babesle pribatuak erakartzea. Ez da erraza, Tabakalerako zuzendari kulturalaren ustean, azkeneko bide horretan aurrerapausoa ematea. «Mantso doa. Marka eta entitate pribatu askorekin harremanetan jarri gara, eta Aukera espazio bat alokatzea baino interesgarriago iruditzen zaie zerbait babestea».

Erakunde publikoei dagokienez —udala, diputazioa eta Eusko Jaurlaritza—, apustu sendoa egiten dutela dio Rodriguezek. «Haien dirua edukietara bideratuko genuke». Baina zuzendari kulturalak badaki «maila teorioan» mintzo dela momentuz. «Aurtengoa proba urtea izango da. Irekierak emango digu zenbaki errealak zeintzuk diren ikusteko aukera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.