Bi egunez 16 lehiakide ariko dira Arrasate Hiria Akordeoi Lehiaketan

Abenduaren 5ean izango da kanporaketa fasea, eta aukeratuek bi egun geroago jokatuko dute finala

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolaturik, abenduaren 5ean eta 7an egingo da Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa, maila handiko 16 parte-hartzailerekin. Lehen egunean kanporaketa fasea jokatuko da, eta bi egun geroago finala. 3.600 euro, diploma eta garaikurra eskuratzeaz gain, kontzertu bira bat egiteko aukera izango du irabazleak.

Lehiaketaren iazko ekitaldiko irabazlea, Semion Shmelkov, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean ariko da abenduaren 4an eta Arrasateko Kultur Etxean abenduaren 6an. Ondoren, Katalunian egingo ditu beste bi emanaldi, Cerveran abenduaren 9an eta Bartzelonako Pepita Selles auditoriumean abenduaren 10ean.

Horretaz gain, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa abenduaren 5ean eta 6an egingo da, eta Gipuzkoako Akordeoi Jaialdia abenduaren 4an eta 5ean. Horiek ere Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.