U2ren kontzertua donostian

Bi ordutan, 35.000 sarrera

2009ko abenduaren 1a
18:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi ordu baino gutxiagoan Donostian U2 taldea ikusteko 34.870 sarrera saldu dituzte. 2010eko irailaren 26an izango da Irlandako taldearen 360º Tour kontzertu-itzuliko emanaldia, Anoetako estadioan.

Get In kontzertua antolatzen duen promotorak adierazi duenez, 45.000 sarrera jarri dituzte salgai. Hala ere, pistako guztiak dagoeneko salduta daude.

Sarrerak Tick Tack Ticket web orrian eta 902 15 00 25telefono zenbakian eskuratu daitezke, besteak beste. Gehienez zortzi sarrera eros ditzake pertsona bakoitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.