Izar & Star zikloaren barruan, beste emanaldi bat izango da Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean, heldu den ostegunean; emanaldi bikoitza, gainera.
Ezkerraldeko La Secta taldeak hasiko du gaua. 1990. hamarkada hasieran jo zuen goia taldeak, aitzindariak izan ziren psikolegia, garage punka eta ingelesezko hitzak, besteak beste, batera jotzen Euskal Herrian. Bada, ostegunean, atzerago egin, eta taldearen hasierako laukoteak 1960ko urteetako zenbait hit berreskuratuko ditu: Beatles, Pink Floyd, Deviants, 13th Floor Elevators eta Velvet Undergroud taldeenak, besteak beste. Kantu propioak ere joko dituzte.
Bilboko Silver Surfin' Machine taldea ariko da ondoren. Undergroundetik horiek ere, talde konkretu baten lan konkretu bat prestatu dute Izar & Star ziklorako: Spaceman 3ren Sound of Confusion (1986) lana joko dute.
Musika. IZAR & STAR
Bi talde, hamaikaren kantuak
Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Ostegunean, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu