Kritika. Musika

Bidai

Bidai biarrezgaur
2024ko urtarrilaren 21a
05:05
Entzun

'BIARREZGAUR'

Taldea: Bidai. Diskoetxea: Hegoa Diskak.

Bakoitza bere aldetik hainbat taldetan aritu ondoren proiektu berri bat sortzeko elkartu dira Xabi Strubell eta Mikel Vega, eta Bidai izenpean Biarrezgaur lehen lana argitaratu berri dute. Lehendik ere jorratu duten rocka oinarri, baina lehen aritu izan diren doinu gogorrak alde batera utzita folkera, bluesera eta batez ere esperimentaziora egin dute jauzi, lana osatzen duten sei abestietan barrena. Instrumentu eta melodiekin jolasten dira ia 40 minutuan zehar, eta askorentzat entzuteko erraza ez den hitzik gabeko diskoa izanagatik, ziur batzuek preziatuko dutela bikoteak duen sortzeko eta esperimentaziorako ahalmena, elementu txiki ugari elkarren alboan, gainean edota nahasita jarriz osatua baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.