Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren eta azkenaurren finalaurrekoa jokatuko dute gaur, Zornotzako Zelaieta frontoian, 17:30ean, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo Abarkas-ek. Bernar Mandaluniz izango dute gai-jartzaile, eta Mirari Azula, Josu Telleria, Asier Ibaibarriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe eta Ainhoa Munitxa epaile.
Gaur zortzi jokatu zen aurreneko finalaurrekoa, Durangon, eta Onintza Enbeitak eskuratu zuen abenduaren 18an BECen jokatuko den finalerako sailkapen zuzena, 545 punturekin. Ondoren, Etxahun Lekue (538 puntu), Jone Uria (526), Gorka Lazkano (493), Ibon Ajuria (486) eta Xabat Galletebeitia (452) sailkatu ziren.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko da, abenduaren 5ean. Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Joseba Artza, Gorka Ostolaza, Beñat Ugartetxea eta Fredi Paia lehiatuko dira.
Bigarren finalaurrekoa du gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketak
Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Abarkas lehiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu