Bilbo aukeratu dute 2014ko diseinuaren hiriburu izateko finalisten artean

24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu dira, eta Dublin eta Lurmutur Hiria dira beste bi hautagai aukeratuak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbo aukeratu dute 2014ko diseinuaren munduko hiriburu (WDC 2014) izateko finalista gisa, hurrengo biekin batera: Hegoafrikako Lurmutur Hiria eta Irlandako Dublin. 24 herrialdetako 56 hirik adierazi dute munduko hiriburu izateko asmoa, eta Bilbo beste biekin batera geratu da finalista.

Hiri irabazlea zein den urrian jakinaraziko dute, Taiwango Taipei hirian. Industria Diseinuaren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluak (ICSID) iragarriko du hiri irabazlea.

Ekimena, besteak beste, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute. Hiru hiriburu finalistak aurrez hautatu ondoren, hurrengo hilabeteotan WDC lehiaketaren batzorde antolatzaileak bisitatu egingo ditu, hiri finalisten aukeraketa osatzeko. Ekimenean aurkezteko Bilbao: Hirien Disenua leloa aukeratu du hiriak.

Diseinuaren munduko hiriburuaren izendapena orain arte hiri hauek eskuratu dute: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012). Izendapenak hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balioko duela diote antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.