KULTURA

Bilboko Arte Eder museoak Japoniako artearen 150 pieza jarriko ditu bihartik ikusgai

Bilbon bihartik igandera ospatzen den Nihon Jaiari gehituko zaio museoa, eta erakusketa azaroaren 28a arte izango da zabalik.

2010eko azaroaren 11
11:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Arte Eder museoak Japoniako artearen 150 pieza erakutsiko ditu bihartik aurrera. Bere bildumako piezak dira, eta horiek erakutsiz, bihartik igandera Bizkaiko hiriburuan ospatuko den Nihon Jaiari gehituko zaio. Azaroaren 28a arte egongo dira pieza horiek ikusgai.

Pieza horiek Maria Aretxabaletak utzi zizkion museoari 1953-1954 urtean. Jose Palacio bildumagilearengandik jaso zituen Aretxabaleta, 1875ean Uruguain jaio eta 1952an Bilbon hil zen bildumagilea. Japoniako tradizioari dagozkion artelanak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.