Bilboko Udalak Portuko egoitza erosi nahi du Arte Ederren Museoa handitu ahal izateko, gaur Iñaki Azkuna alkateak esan duenez. Olabarri Jauregian dago Portuko gaur egungo egoitza, eta laster batean Santurtzin (Bizkaia) izango du gune berria.
Azkuna gaur Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin izan da Bilbon, eta Udalari Portuko egoitza saltzeko eskatu dio. "Arte Ederren Museoa handitzeko oso gune egokia da", adierazi du Azkunak, eta dagoeneko elkarrizketa batzuk izan dituela aitortu du.
Haren arabera, museoa handitzea beharrezkoa da, hainbat lan gordeta dituztelako leku faltagatik.
KulTURA