Hemezortzi hilabete eta 168 kontzertu. Black Ice diskoa aurkezteko 2008ko urrian AEBetan abiatutako birari amaiera emango dio AC/DC taldeak gaur Bilbon, lepo beteko den San Mames futbol zelaian. Australiarren bira Euskal Herrira iristen den bigarren aldia izango da, iazko apirilean BECen (Barakaldo) izan baitzen. Oraingoan ordea, 40.000 lagunek izango dute taldearen ikuskizun eta musikaz gozatzeko aukera (sarrerak aspaldi agortu ziren).
BECen egon zirenek ez dute berrikuntzarik aurkituko biharko saioan, kantu zerrenda berbera -aski ezagunak diren ikuskizun osagaiak barne: kanpaia, panpina puzgarria...- eskaintzen ari baita estadio handietako emanaldietan: =iRock n' roll Train, Thunderstruck, The Jack, Hells Bells, Whole Lotta Rosie, TNT, Highway to Hell=i... Taldea 22:00etan igoko da agertokira, baina aurretik, 20:45ean, Los Perros del Boogie saiatuko da giroa berotzen.
Musika
Bilbon emango dio amaiera AC/DCk 18 hilabeteko birari
Iaz BECen jotakoaren antzeko kontzertua emango du gaur San Mamesen 40.000 lagunen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu