Bill Cosby eta Roman Polanski kanporatu ditu Hollywoodek, sexu abusuengatik
ZINEMA. Zinema Arte eta Zientzien Akademiak bozketa bidez erabaki du Bill Cosby eta Roman Polanski zinemagileak kanporatzea, sexu abusu kasuak direla eta. Cosby hiru sexu deliturengatik kondenatu zuten iragan astean, eta 60 emakume baino gehiagok salatu dute 1960-2000 artean egindako abusuengatik. Polanski 1977an salatu zuten aurrenekoz, 13 urteko neska bat bortxatzeagatik, eta, ordutik, beste hainbat emakumek ere salatu dute sexu abusuak egin dizkiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu