Musika. CRACKER

Biren logikaren kontrako norabidean

Non: Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Helldorado aretoan. Noiz: Abenduaren 2an eta 3an, hurrenez hurren.

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoa grabatu, argitaratu, aurkezpen bira antolatu eta kontzertuak eman. Musikariek nahi gabe ere elikatzen duten logika horren justu kontrako norabidean ari da igeri Cracker. 1992an jarri zuten abian taldea David Lowery abeslariak eta Johnny Hickman gitarra jotzaileak, eta estudioko bederatzi disko luze eta hainbat bilduma eman dituzte argitara orduz geroztik.

2014koa da azkena: Berkeley to Bakersfield izeneko disko bikoitza, zehazki. Pop, punk, grunge, garage, country, folk eta blues ukitudun nahasketa ordenatu bat. Eta duela zazpi urte argitaratutako lan horretakoak izango dira, hain zuzen ere, hurrengo egunetan Euskal Herrian emango dituzten kontzertuetan joko dituzten abestirik berrienak. Musikariek, nahi gabe ere, elikatu ohi duten biren kontzertuen justu kontrak norabidean. Nobedadeen tiraniaz libre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.