Bizardunak eta Eels taldeek hasi dute X. Azkena Rock jaialdia

Queens Of The Stone Age, Cheap Trick, Bad Brains, Primus eta Atom Rhumba ariko dira gaur Gasteizen

Eels taldeko Mark Oliver Everett abeslaria, atzo arratsaldean, Mendizabalan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Bizardunak talde nafarrak zabaldu zuen, atzo arratsaldean, Gasteizko X. Azkena Rock jaialdia, Mendizabalan bildutako ehunka entzuleren aurrean. Haren ostean, Eels eta Black Country Communion talde amerikarrek, The Cult Erresuma Batuko hard rock taldeak eta Rob Zombie groove metal abeslariakjo zuten, gauerdian lehen jardunaldiko izen nagusia agertu aurretik: Ozzy Osbourne.

Ilada luzeak izan ziren arratsalde osoan Mendizabalan sartzeko, eta gauak aurrera egin ahala milaka lagun bildu ziren Solomon Burke kantari zenaren omenez bataiaturiko agertokiaren aurrean.

Gaurko izen nagusia, berriz, Queens Of The Stone Age izango da. Josh Hommek sortutako hard rock talde horrek 00:50ean joko du Mendizabalan. Harekin batera, beste hamahiru talde ariko dira, hiru eszenatokietan.Solomon Burke agertokian The Riff Truckers, Reverend Horton Heat, Cheap Trick eta Primus ariko dira 17:00etatik aurrera. Ben Keith agertokian 17:45ean hasiko dira jotzen Blue Rodeoko kideak, eta Atom Rhumbak, Bad Brainsek eta Cluthek jarraituko diete, besteak beste. Monster agertokian, berriz, Dirty York ariko da 22:30ean, eta Rival Sons eta This Dramak joko dute haren ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.