LITERATURA

Bizitzaren erdigunean daudenen larritasunak eta kezkak bildu ditu Karmele Jaiok 'Ez naiz ni' ipuin liburuan

Egileak adierazi du aurkezpenean istorioetako pertsonaiei kosta egiten zaiela nor diren onartzea eta jakitea, eta, "ondorioz", haien buruak kokatzea. [Youtube]http://youtu.be/h1Xra0OoOO8[/Youtube]

Igor Susaeta.
2012ko azaroaren 28a
13:53
Entzun

"Denbora aurrera doala ikusita, konturatuko dira gauza batzuk ezingo dituztela berriro egin, eta horrek antsietatea eragingo die", esan du idazle gasteiztarrak. "Den-denak deseroso daude, eta ez dakite nola estali sentitzen duten hutsunea"

Guztira hamabi kontakizun jaso ditu Jaiok (1970), Elkar argitaletxearekin kaleratutako liburuan. "Bereziki" pozik dago, istorioak idatzi eta horiek irakurri bitartean, aurreko ipuin liburuen aldean aldaketa bat nabaritu duelako. "Luzeagoak dira, eta pazientzia gehiagorekin idatzi ditut. Ez nuen bukaerara iristeko presarik. Istorioei irtetzen utzi diet, eta gehiago sakondu dut bai pertsonaietan eta baita egoeretan ere".

Bosgarren liburua du. Bazituen kaleratuta bi ipuin-liburu (Hamabost zauri 2004an, eta Zu bezain ahul, 2007an), eta beste bi eleberri (Amaren eskuak 2006an, eta Musika airean 2009an), den-denak Elkarrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.