kultura

Bizitzaren erritmoen azelerazioaz

Aitor Zuberogoitiak 'Surf' liburua aurkeztu du. Lan horrek irabazi du Miguel Unamuno saiakera sariaren azken edizioa.

2011ko martxoaren 16a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Garapen teknologikoa, mundu globalizatua, irekitasuna edota "barne sosegua" aipatuz, bitakora koaderno bat balitz bezala Surf liburua aurkeztu du gaur Aitor Zuberogoitiak (Etxebarria, 1972), Bilbon. Lan horrek irabazi du Miguel Unamuno saiakera sariaren azken edizioa, euskarazko lanen artean, eta Bilboko Udalak argitaratu du, Alberdania argitaletxearekin elkarlanean.

Liburua "bizitzaren erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da", gaurko aurkezpenean esan dutenez.

Orain arte bederatzi liburu argitaratu ditu Zuberogoitiak.

Miguel Unamuno saiakera saria 1999an sortu zuen Bilboko Udalak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA