Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa saioa jokatuko da gaur Erromoko Gobela kiroldegian, Ion Barrocal, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Gorka Lazkano, Beñat Ugartetxea eta Eñaut Uruburu oholtza gainean lehiakide direla. Zuriñe Iarritu izango da gai-jartzailea, eta saioa 17:30ean hasiko da.
Puntu gehien lortzen duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da finalerdietarako, eta gainerakoen kasuan puntuazioak erabakiko du aurrera egingo duten edo ez. Orain arteko kanporaketetan Miren Amurizak, Oihana Bartrak, Ibon Ajuriak eta Jone Uriak lortu dute zuzeneko sailkapena, eta puntuazioaren menpe daudenen artean honako hauek dira ondoen sailkatuak: Gorka Ostolaza (400 puntu), Arrate Illaro (392,5), Peio Ormazabal (392), Xabier Enbeita (370,5), Eneko Abasolo Abarkas (365,5), Xabat Galletebeitia (364,5), Joseba Artza (363) eta Ander Elortegi (361,5).
Txapelketako aurreneko finalerdia Durangon jokatuko da, hilaren 21ean; bigarrena Zornotzan, hilaren 28an; hirugarrena Gernikan, abenduaren 5ean; eta finala Barakaldoko BECen izango da, abenduaren 18an, larunbatarekin.
Bizkaiko Txapelketak Erromon du gaur azken kanporaketa
Ion Barrocal, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Gorka Lazkano, Beñat Ugartetxea eta Eñaut Uruburu ariko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu