Irudia.Miarritze

'BOARDWALK EMPIRE'-K ABIATU DU FIPA

2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martin Scorsesek HBO telebista katearentzat ekoitzitako Boardwalk Empire sailak zabaldu zuen Miarritzeko FIPA jaialdia, atzo iluntzean. Goizean, epaimahaiko kideak —argazkian— komunikabideen aurrean azaldu ziren. Igandera bitartean, sail ofizialak 120 saio eskainiko ditu, horietarik 56 lehiaketatik kanpo. Horrez gain, Arte telebista kateak EuroFipa ohorezko saria jasoko du, bere 20. urtemugan, eta Asier Altunak Bertsolari filmaren aurrerapena aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.