Musika

BOSen 90. urteurrena, urritik aurrera

Datorren urtean 90 urte beteko dira Bilboko Orkestra Sinfonikoa sortu zenetik. Arnold Schonbergen 'Gurrelieder' abesti zikloarekin ospatuko dute Bizkaiko hiriburuan.

Irune Berro Urrizelki.
2011ko apirilaren 12a
15:41
Entzun

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 90 urte beteko ditu 2012an. 1922ko martxoaren 8an Arriaga antzokian emandako kontzertuan Armad Marsick maisuak zuzendu zuen orkestra lehendabiziko aldiz. Bizeten Aberria eskaini zuen orduko hartan orkestrak. 90. urtebetetzea Bilbon sekula eman ez den lanarekin ospatuko du BOSek: Arnold Schonbergen Gurrelieder abesti zikloarekin.

Halaber, denboraldi sinfonikoaren barruan 17 egitarau emango ditu, urriaren 6tik aurrera, iaz baino bat gutxiago. Ganbera musikaren egitarauan ere kontzertu bat gutxiago emango du; hamar, denetara. Krisiaren ondorioz egin behar izan dituzte aipaturiko murrizketak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.