Bpuntuko bertsoak Donostiako finalari begira jarri dira

Lehiaketan parte hartzeko azken aukera izan da; abenduaren 11n jakinaraziko dituzte hiru saridunak

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren trenari geltoki bakarra geratzen zaio amaierara iristeko. Bagoitik jaitsi aurretik, Berriketan.info-ko Bpuntua lehiaketak finalaren atarian jarri ditu parte hartzaileak. Helmugara bidean Gpuntuko trena... puntua emanda hamarreko txikian egin behar izan dute ariketa. Hamalau lagunek idatzi dute euren bertsoa azken bost egunetan.

Bpuntua lehiaketan parte hartzeko azken astea izan da, eta abenduaren 11n jakinaraziko ditu epaimahaiak zeintzuk izan diren hiru bertso onenak. Finalerako bina sarrera, Gpuntuaren bina elastiko eta bina erlojurekin sarituko dituzte.

Gpuntuak Gipuzkoako herrietatik egin duen ibilbideaz mintzatu dira asko aste honetako ariketan, saioetan izan den giro ona eta maila goraipatuz. Ia denek abenduaren 18an Donostian izango den finala izan dute hizpide. Festa eta bilgune izango da Oier Salegirentzat:

Helmugara bidean
Gpuntuko trena
bukatu behar dela
horixe da pena
baina festa haundi bat
daukagu hurrena
erakutsi dezagun
euskaldun ahalmena
ilunbe izan dadin
indar islapena.


Finalerako iragarpenik egiten ez da, ordea, inor ausartu. Txapelketari lotutako bertsoekin batera, gaur-gaurko gaiak sartzeko aukerarik ere izan dute parte hartzaileek. Halaxe egin du Manex Munduatek:

Helmugara bidean
Gpuntuko trena
Donostiara iristear
Orion irten zena.
Jende andanak beti
harturik andena
mugiarazi baitu
Gipuzkoa dena:
argi da AHTa
sobran dagoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.