Brad Mehldau jazz pianistak bakarkako saio bat emango du gaur Bilbon

Aurrez salgai jarritako sarrera guztiak saldu diren arren, ehun gehiago jarriko dituzte leihatilan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Brad Mehldau pianista estatubatuarraren jazz doinuak entzuteko aukera izango da gaur iluntzean Bilbon. Musikagileak kontzertua emango du Bilboko Elkarte Filarmonikoan, 20:00etatik aurrera, Bilbao 700-III Milleniun Fundazioak antolatutako 365 Jazz Bilbao zikloaren barruan.

Sei urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta 12 zituela ezagutu zuen jazza. Hainbat taldetan aritu ostean, 1994an hirukotea osatu zuen Larry Grenadier eta Jorge Rossyrekin. Bakarlari gisa hainbat disko grabatu ditu, baita Peter Bernstein eta Charlie Hadenekin batera ere. Bakarka ariko da Bilbon. Ehun sarrera baino ez dira eskuragarri izango, aurrez salgai zeudenak amaitu egin baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.