Kritika

Braulio

(ID_13391015) (/EZEZAGUNA) braulio-lurazpiraitzuli
Braulio.
2023ko abenduaren 3a
05:05
Entzun

'lur azpira itzuli'

Egilea. Braulio. Argitalpena. Autoekoizpena

Egituren konplexutasuna, garraztasun orokorra eta bortizkeria dira nagusi berriz ere bost kantuko EP honetan. 2020an argitaratu zuten lehen lau kantuko CDa ondarroarrek, eta esan genezake lan berri honekin hark zeuzkan bertuteak perfekzionatu dituztela. Gaur post-hardcore gisa ezagutzen dugun esparruan sailkatu dezakegu hau ere. Melodiak, hortaz, egon badauden arren, erritmoen taupadetan garatzen dira han eta hemen. Kontzertuetan, gainera, efektu hori bereziki da nabarmena Ustelkeri eta Kalapitxixe piezetan. BAP taldearen Lehertzeko garaia kantuaren bertsioa ere nabarmendu behar dugun arren, Black Elk (Altze Beltza) da akaso harrigarriena, bere zortzi minutuko soinu konprimatu eta melodia gustagarria direla eta. Teknika eta sentimendua uztartzen dituen hirukote gogotsua, inondik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.