Kritika. Musika

Brogeal

Brogeal taldearen diskoaren azala.
Brogeal taldearen diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2025eko azaroaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BrOgeal

Jakin-nahi handia piztu du Irlandako folk-punkaren itxaropen berriak. Hauxe dute lehenengo disko luzea, eta bertan badira, nola ez, The Poguesen musikaren enegarren interpretaziora jotzen duten bi kantu. Zorionez, poparen aldera jotzen duten kantuen sorta ederra ere badago, eta uste dut horretan datzala lan honen balio nagusia. Esan daiteke Sean MacGowan zenaren inspirazioari bezainbeste zor diotela Billy Braggen magiari. Pop-folk-punk nahasketa bikaina da, eta kantu melodiko urduriz eta koru primitiboz beteta dago. Freskoa da, bai, eta oso gustura entzuteko modukoa, melodia lotsagabeek eta itsasten zaizkizun leloek lagunduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.