Kritika-Musika

Burutik

Burutik. Ipuinak
2026ko urtarrilaren 11
04:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BURUTIK

'Ipuinak'
Argitalpena: 

Egilea editore.

Baliteke soinua, elementu zentrala izan beharrean, beste instrumentuen artean ondo integratuta egotea, baina riff gehienak instrumentu horrekin eginda daude, eta horrek bereizgarritasuna ematen dio taldeari. Melodien garrantziak eta bi ahotsen arteko jokoek (Asier Capon eta Luar Alberdi) taldearen ibilbide osoarekin bat egiten dute. Magoak badaki indartsua —eta beste kantu asko bezala ozenki abestu dutena— berezia da, eta are bereziagoa da Ipuinak, fantasiazko mundu bat iradokitzen baitu. Haziz doa kantua, Tantaka bezala. Obszenitatea kantu polita da, melodikoa, eta amaierako parte guztia gomendagarria da oso. Estiloa aldatzen dute azken kantuan: Aski dut nire kontu geldoagoa da, oso ederra, disko gogotsu honen outro aproposa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.