Gaur arratsaldean egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Euskadi Literatura sariak banatzeko ekitaldia. Blanca Urgell Kultura sailburuak eman dizkie sariak irabazleei.
Arantzazu Royo eta Xabier Olarra itzultzaileek ere Euskadi saria jaso dute, Alaa Al Aswani egiptoar idazlearen Jakobian eraikina nobelaren itzulpenagatik.
Gaztelaniazko atalean, Literatura saria Juan Carlos Marquezek jaso du Tangram nobelarekin. Saiakeraren arloko saria Daniel Innerarityk eskuratu du La democracia del conocimiento lanagatik, haur eta gazte literaturakoa Iban Barrenetxeak El cuento del carpintero lanagatik eta ilustrazio arloko saria Sara Morantek jaso du (La flor roja).