Celtas Cortos Sopuertako Mendebala Folk Jaialdian ariko da uztailean

Kontzertuetarako sarrera doan izango da, eta Seafoid, Itziarren Semeak eta Mielotxin ere igoko dira oholtzara

Erredakzioa
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Zazpi musika taldek hartuko dute parte Sopuertako Mendebala Folk Jaialdian uztailaren 1ean eta 2an, baina Celtas Cortos taldearen kontzertua nabarmendu dute antolatzaileek. Horrez gain, ordea, Euskal Herriko Seafoid, Itziarren Semeak eta Mielotxin taldeek, Galiziako Mercedes Peonek, Okzitaniako Goulamasek eta Asturiasko Skontra taldeek ere folk doinuak jarriko dituzte Sopuertan.

Mendebala elkarteak antolatu du jaialdia, eta aurten ere sarrera doakoa izango da. Lehenengo egunean hiru kontzertu egingo dituzte, Mercedes Peon, Itziarren Semeak eta Seafoid taldeenak. Galiziako musika tradizionala lantzen du Peonek, ska, punka, hardcorea eta reggaea, berriz, Mungiako Itziarren Semeak taldekoek, eta popa, funka, rocka eta folka uztartzen ditu Seafoid taldeak. Mendebala V. Maketa Lehiaketa irabazi zuen Seafoidek, hain justu, iragan apirilaren 30ean.

Uztailaren 2an, berriz, Celtas Cortos taldearen txanda izango da, eta horrekin batera Skontra folk-punk taldearena, Goulamas ska-rock taldearena eta herri musika lantzen duen Mielotxin talde nafarrarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.