Kritika-Musika

Cocanha, Tarta Relena, Los Sara Fontan

Cocanha, Tarta Relena, Los Sara Fontan
Andoni Tolosa.
2026ko otsailaren 22a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

COCANHA, TARTA RELENA, LOS SARA FONTAN

'4132314'

Diskoetxea: Les Disques Bongo Joe.

 

Azkenean disko moduan kaleratu da bikote okzitaniarrak eta bi bikote katalanek elkarlanean Fabra i Coats: Fábrica de Creación egitasmoaren barnean sortutako ikuskizuna. Lan honetan, izenburutik bertatik, omenaldia egiten diete garai bateko oihal-lantegietako langileei eta haien inguruan sortutako kulturari. Haien kantuak, haien esperientziak, haien bizimodua... berrirakurtzen dituzte, errespetuz, baina era berean, ausardiaz betetako ikuspuntuarekin. Ezin besterik espero lan honetako protagonisten izenak ikusita. Musika herrikoiek eta garaikideek bat egiten dute elkarrizketa aberats bezain esanguratsuan. Bikaina; hasi eta buka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA