zken hamarkada pasatxoan rockaren munduan azaleratu diren taldeen artean sona mediatikorik handiena lortu duena izango da, ziur aski, Coldplay. U2 edota Radiohead taldeen soinu molde eta estetikari jarraituz, estadioak bete ditzaketen fenomeno urri horietako bat da Londresko taldearena. Uztailaren 7an, San Fermin egunez, BBK Live jaialdian ariko da, Bilboko Kobetamendin. Jaialdiak uztailaren 7tik 9ra bitartean iraungo du. Bonuak eskuratzeko eskaintza berezia urtarrilaren 25era arte izango da zabalik (90 euro eta bidalketa gastuak).
Taldea 1996an sortu zen taldea, eta beren ibilbideko lehen singlea plazaratu orduko lortu zuen ospea. Yellow zen kantua, eta Parachutes lehen diskoa ezagutarazteko balio izan zuen. A Rush Of Blood to the Head bigarren lanarekin (2002)munduan barrena birak egiten hasi ziren, kontzertuetan argi ikuskizunari garrantzi handia emanez. X & Y(2005) eta Viva la Vida or Death and All His Friends (2008) lanekin salmenta kopurua izugarri igo eta sona handieneko taldeetako bat talde bilakatu ziren. Azken diskoarekin munduko bira egin eta geroztik disko berria izango dena, euren ibilbideko bosgarrena, prestatzen ari dira. Brian Eno izango da lan berri horren ekoizlea eta maiatzerako merkatuan izatea espero dute. Bien bitartean, iragan abenduaren 1ean Christmas Lights Gabon kantu «alternatiboa» kaleratu zuten, jarraitzaileen egarria asetzeko.
Coldplay BBK Liven ariko da San Fermin egunez
Uztailaren 7tik 9ra iraungo du jaialdiak, eta disko berriarekin iritsiko da Londresko taldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu