Compay Segundo

Compay Segundo musikari kubatarra hil da Habanan

Compay Segundo musikari kubatarra atzo gauean hil zen La Habanan, 95 urte zituela. Azken asteotako osasun arazoak zirela eta, patal xamar zebilen musikari kubatarra. Bere taldeko musikariek Habanako Nacional Hotelean omenaldia eskaini eta bi egunera hil da Compay Segundo.

2003ko uztailaren 14a
12:59
Entzun
Compay Segundo musikari handia 95 urterekin hil da. Hainbat abesti, disko eta irribarre bidean utzi ditu. 'Fidelidad', 'La Negra Tomasa', 'Huellas del pasado', 'Juramento' edo 'El vendedor de agua' dira Compay Segundok konposatutako abesti aipagarrienetako batzuk.

Aita andaluziarra eta ama kubatarra zituen Compayk. Berehala ikasi zuen bertako kitarra tradizionala eta klarinetea jotzen, eta kantari ere bikain moldatzen zen. Antonio eta Evelio Machin edo Benny More bezalako artista handiekin elkarlanean aritu eta gero, nekazaritzan lan egitera itzuli zen Compay, eta behin lanbide hori utzi eta gero, musikaren mundura itzultzea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.