Musika. Kiwi Jr.
'Cooler Returns'
Diskoetxea: Sub Pop.
Kiwi Jr. taldeak Football Money izenburuko estreinako lana argitaratu zuen 2019an, bai eta kritika espezializatuaren laudorioak jaso ere. Laukoteak Zeelanda Berriko pop klasikoa eta AEBetako indie-pop garaikidea nahasteko trebetasuna erakutsi zuen disko eder hartan, bizia eta itsaskorra. Bigarren ahalegin honetan proposamena berritu dute kanadarrek, Sub Pop diskoetxe entzutetsuaren laguntzaz. Horretarako, hamaika konponketa landu dituzte makina bat tresna erabiliz, tartean teklatuak eta aho-soinua. Horrekin batera, power-pop klasikora ere gerturatu dira, esaterako, The Who bandaren bidetik. Pavement taldearen itzaletik atera dira, eta emaitza dinamikoagoa eta sendoagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak