sansebastianak

Cristina Iglesias eskultoreak jasoko du Urrezko Danborra

Aho batez hartu du erabakia Donostia Turismoak.

Cristina Iglesias, Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina jasotzen, iazko apirilean. CHEMA MOYA, EFE
2016ko urtarrilaren 7a
00:12
Entzun

San Sebastian egunean jasoko du Urrezko Danborra Cristina Iglesiasek. Eneko Goia alkateak esan du Donostia Europako Kultur Hiriburu den urte honetan "argi zegoela" Iglesiasen tamainako artista batek bere hiriaren aitorpena jaso behar zuela. Goiak azaldu du Iglesias eskulturaren erreferentzia handienetako bat dela, eta orain dela gutxi Espainiako Arte Ederren Urrezko Domina eman diotela gogorarazi du.

1956. urtean jaio zen Iglesias, Donostian. Zientzia Kimikoak ikasi zituen EHUn, baina artearekiko zaletasunak Chelseako Arte Eskolara eraman zuen, Londresera, eta eskulturan jarri zen buru-belarri. Veneziako biurtekoan bitan izan da, Espainia ordezkatuz, eta nazioarteko hainbat ekitaldietan parte hartu du.

Urrezko Danborra Iglesiasi emateko erabakia aho batez hartu du Donostia Turismoak, eta urtarrilaren 11n berretsiko dute udalbatzarrean. Beste finalistak Woody Allen zinemagilea, Ricardo Darin aktorea, Richard Oribe kirolaria eta Alicia Amatriain dantzaria ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.