Artea

Cristina Iglesiasek Arte Grafikoko Espaniako Sari Nazionala irabazi du

Epaimahaiak berariaz nabarmendu ditu artistak adierazpen grafikoaren prozesuekin eta garapenarekin izan duen inplikazioa eta haiei buruz egin duen ikerketa lana.

Cristina Iglesias, joan den urrian, Bilboko Arte Ederren museoan. LUIS TEJIDO / EFE
Berria
2019ko abenduaren 19a
14:36
Entzun

Cristina Iglesias eskultore eta grabatu egileari (Donostia,1956) Arte Grafikoko Espainiako Sari Nazionala ematea erabaki du San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak, eta Iglesiasek arte grafikoen alorrean egin duen ikerketa lana nabarmendu du, «eskultura obrarekin modu paraleloan" egin duena.

Iglesias zientzia kimikoetan lizentziatu zen, EHUn, baina 1980an Londresera jo zuen, Chelseako Arte Eskolara hain zuzen ere, eta bi urtez eskultura lana garatu zuen. Gerora, ikasten segitu zuen New Yorkeko Pratt institutuan, eta jarraian irakasle aritu zen Munichen (Alemania), Bildenden Kunste akademian.

1999an, Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala irabazi zuen, eta 2005ean, berriz, Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina.

Haren obra mundu guztian dago ikusgai, hala museo eta galerietan (New Yorkeko MOMA, Londreko Tate Gallery, Parisko Pompidou), nola eremu publikoetan.

Orain, Donostiako Santa Klara uharteko itsasargian jarri nahi duten eskultura proiektu batean ari da lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.