dogmar zuniga
'in filth your mystery is kingdom / far smile peasant in yellow music'
Diskoetxea: AD 93.
New York hiriko Brooklyn auzoan finkatutako psych-folk kutsuko musikariaren estreinako lan honek hautsak harrotu ditu. Lau pistako Tascam zahar batekin bost urtez grabatutako abesti batzuk Interneten eskegi zituenean lortu zuen estatubatuarrak bere izena ezagutaraztea, eta, harrezkeroztik, zaleak sorgindu eta liluratu ditu bere xuxurlaren eta fidelitate baxuko soinuaren bidez. Diskoan jasotako hamalau kantuek benetakoa ez dirudien film misteriotsu eta ameslari baten soinu banda osatzen dute, eta, bere osotasunean, itxura espektrala duen maisulan superpertsonala da hau, folka eta esperimentazioa uztartzen dituena. Ez du parekorik.