Literatura

Danele Sarriugartek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, 'Erraiak'-ekin

Gaztelaniazko atalean, Parinoush Sanieeren El libro de mi destino saritu dute Gipuzkoako liburu saltzaileek.

Lehenengo nobela du Sarriugartek 'Erraiak'. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko apirilaren 23a
15:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehen, Liburuaren Nazioarteko Egunean gehien saldutako liburuari ematen zioten Zilarrezko Euskadi saria, baina azkeneko hiru urteetan bestelako irizpideak erabili dituzte antolatzaileek. Iaz, adibidez, nabarmendu zuten kalitatezkoak izanda ere bigarren aukera behar zuten liburuei eman zietela saria. Xabier Etxaniz Rojoren S lanak eraman zuen saria.

Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989) 2014ko udaberrian kaleratu zuen Erraiak bere lehenengo nobela, Elkar argitaletxearen bitartez. Hemen garai hartan egindako elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.