Literatura

Daniela Albizu idazlea hil da

Lau ipuin liburu idatzi zituen eta euskararen alde egin zuen lan bizitza osoan, idazten ez ezik irakaskuntzan, pedagogian eta politikan ere.

Daniela Albizu idazlea (Urruña, 1936-2915). BERRIA
Juan Luis Zabala
2015eko otsailaren 26a
23:43
Entzun

 

Daniela Albizu irakasle, idazle eta hautetsi ohia hil da, 78 urte zituela, Urruñan (Lapurdi). Herri berean sortu zen, 1936ko maiatzaren 23an, eta hantxe egingo dira haren aldeko hiletak astelehenean, 14:30ean.

Artikulugintzan, kulturgintzan eta itzulpengintzan lan ugari eman zituen argitara; baita Lapurdiko Gure Irratian irratsaio ugaritan parte hartu ere. Lau liburu argitaratu zituen orotara: Hiru uhainak, ipuin zahar baten moldapena (Elkar, 1979); Lau sasoi, lau ipui ipuin bilduma (Maiatz, 2003), Ilargi eta hontz sorginen ipuinak bilduma (Pyremonde, 2006); eta Iturri-aldeko nere leihotik askotariko idazlanen bilduma (Maiatz, 2011).

Politika arloari dagokionez, Urruñako herriko etxean zinegotzi izan zen Herritarrak mugimendu abertzalearen izenean —Urruñako lehen zinegotzi abertzalea—, eta Elkarrin ere militatu zuen. Hegoaldeko iheslari bat etxean aterpetzeagatik, Frantziako Poliziak atxilotu zuten eta Fleury Merogis presondegira eraman. Bi hilabete egin zituen han preso. Alkartasuna Fundazioak Euskal Herriaren alde egindako lana saria eman zion 2009an, eta Herritarrak mugimendukoek omenaldia egin zioten 2011n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.